domingo, 14 de diciembre de 2008

Historian zehar jolasari buruz sortu diren definizioak

Jolasa jolastearen ekintza da, hau da, jolasteko balio duten jarduerak. Beraz, jolasaren helburua ondo pasatzea da. Jakintzagai desberdin batzuen ikuspuntutik, beste definizio batzuk emango ditugu:

- Rüssel (1970): Plazer sortzaile jarduera da, bere balioa bere baitan dago, eta ez beretik kanpo.

- Huizinga (Homo ludens, 1938) antropologo eta filosofoak ematen duen definizioa: ‘Borondatezko ekintza da, aurrez ezarritako denbora eta lekuaren arteko esparruan ematen dena. Askatasunaz onartu, baina itsu-itsuan jarraitu eta helburu diren arau batzuk ere betetzen dira. Gainera, honetan alaitasuna eta tentsioa batera daude, baita ohiko bizitzan ez garena izatearen kontzientzia ere’.

- Vicente Navarro (1993): ‘Jolasa aisialdirako ekintza naturala da, zalantzazkoa (irabazlea nor, iraupena zein...) eta gizarte baten kulturan parte-hartzen duena’.

- Zapata aurrerago doa eta honela dio: ‘Umeen jolasa adierazkortasunaren bidea da, ezagupenaren trenza, sozializazioaren alderdia, afektibitatearen erreguladorea eta konpensatzailea, mugimenduzko egituren garapenaren trenza baliagarri bat; beste modu batean esanda, pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modurik aproposena’.

Definizio hauek aztertzen baditugu jolasaren honako ezaugarriak atera ditzakegu:
- Borondatezko eta bat-bateko ekintza da, ikasteko beharrik gabekoa.
- Jolasteko helburua jolastea bera da.
- Ekintza atsegingarria, beharbada horregatik motibagarria.
- Ekintza arautua, baina denon adostasunarekin aldakorra.
- Ekintza komunikatiboa, sorrarazten dituen harremanengatik.

No hay comentarios: