lunes, 22 de diciembre de 2008

Eremu komunikatiboko gaitasunak

Funtzio estetiko-komunikatiboa: ekintza ludikoak mugimenduaren funtzio komunikatiboak hobetzea du helburu. Horrek besteekiko harremanak hobetzen ditu, gaitasun motorea erlazio bidetzat hartzen du eta.

jueves, 18 de diciembre de 2008

Eremu afektiboko gaitasunak

Funtzio agonistikoa: jolasaren bidez umeak bere abileziak erakusten ditu, norgehiagoka arresten da eta zailtasunak gainditzen ditu bere autokontzeptua sendotzeko eta bere mugak probatzeko.

Funtzio hedonista: jolasa, kasu gehienetan, alaitasun eta plazerraren iturria da.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

Eremu kognoszitiboaren gaitasunak

Ezagutze funtzioa: Jolasa da gizartearen oinarrizko baliabide kognoszitibo nagusietako bat. Baliabide horrek nork bere burua hobeto ezagutzen, bizimaila eta osasuna hobetzen eta ingurua aztertzen eta antolatzen laguntzen du.

martes, 16 de diciembre de 2008

Eremu motoreko gaitasunak

Físiko-motoreak:

- Oinarrizko trebetasune ta abileziak: desplazamenduak, jauziak, birak, jasoaldiak…
- Gaitasun fisikoak: indarra, malgutasuna, erresistentzia eta abiadura.

Pertzepziozko gaitasun motoreak:

- Antzemateko ahalmenak: inguruaz ohartzea (espazioa, denbora), norberaren mugimendua eta gorputzaz ohartzea (gorputz eskema).
- Koordinatzeko ahalmenak: koordinazio dinamika orokorra, bisomotorea eta oreka.
- Soziomotoreak: besteekiko harremanak, rolak…

Funtzio anatomiko-funtzionala eta higienikoa: Jolas ekintzak egoera fisikorako eta osasunerako ondorio onak dakartza, prebentzioan batez ere, arnas kardiobaskular, gihar eta hezur sistema martxan ipintzen delako.

lunes, 15 de diciembre de 2008

Jolasaren funtzioak

Psikologoak eta pedagogoak ados daude gai honetan: haurtzaroan ekintzarik garrantzitsuena jolasa da. Umeak jolasten diren bitartean, alde batetik, islatzen dira haien bizitzaren sentimenduak – emozioa, alaitasuna, kuriositatea...- eta beste aldetik, ekintzak berak eragin izugarria dauka ume garapenaren esparru guztietan, psiko-motorean, mentalean, afektiboan eta sozialean.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Historian zehar jolasari buruz sortu diren definizioak

Jolasa jolastearen ekintza da, hau da, jolasteko balio duten jarduerak. Beraz, jolasaren helburua ondo pasatzea da. Jakintzagai desberdin batzuen ikuspuntutik, beste definizio batzuk emango ditugu:

- Rüssel (1970): Plazer sortzaile jarduera da, bere balioa bere baitan dago, eta ez beretik kanpo.

- Huizinga (Homo ludens, 1938) antropologo eta filosofoak ematen duen definizioa: ‘Borondatezko ekintza da, aurrez ezarritako denbora eta lekuaren arteko esparruan ematen dena. Askatasunaz onartu, baina itsu-itsuan jarraitu eta helburu diren arau batzuk ere betetzen dira. Gainera, honetan alaitasuna eta tentsioa batera daude, baita ohiko bizitzan ez garena izatearen kontzientzia ere’.

- Vicente Navarro (1993): ‘Jolasa aisialdirako ekintza naturala da, zalantzazkoa (irabazlea nor, iraupena zein...) eta gizarte baten kulturan parte-hartzen duena’.

- Zapata aurrerago doa eta honela dio: ‘Umeen jolasa adierazkortasunaren bidea da, ezagupenaren trenza, sozializazioaren alderdia, afektibitatearen erreguladorea eta konpensatzailea, mugimenduzko egituren garapenaren trenza baliagarri bat; beste modu batean esanda, pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modurik aproposena’.

Definizio hauek aztertzen baditugu jolasaren honako ezaugarriak atera ditzakegu:
- Borondatezko eta bat-bateko ekintza da, ikasteko beharrik gabekoa.
- Jolasteko helburua jolastea bera da.
- Ekintza atsegingarria, beharbada horregatik motibagarria.
- Ekintza arautua, baina denon adostasunarekin aldakorra.
- Ekintza komunikatiboa, sorrarazten dituen harremanengatik.

jueves, 11 de diciembre de 2008

Haur Jolasa

Jolasaren garrantzia.

Jolasa, gizakion ezaugarri bat izateaz gain, animaliena ere bada. Hala ere, denon ezaguna da, espeziea zenbat eta eboluzionatuagoa izan jolasak gero eta konplexuagoak eta iraupen luzeagokoak direla. Beraz, pertsonak gara, hain zuzen ere, jokorik konplexuenetan aritzen garenok, eta haurtzaroan ezezik (nahiz eta gehien jolasten den aldia izan) gainontzeko bizitzaren aldietan ere jolasten gara.

Antzinetik, antropologoak zein historialariak jolasak gizakiaren eboluzioren parte-hartzen duela ohartu badira ere inork ez zion jolasari duen garantiza eman. Orain, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: zergatik ez daude eginda beharrezkoak diren ikerketak, etnia eta herri guztientzako betiko kulturaren atal honi buruzkoak? Ziur aski helduen begien humeen jarduera edo denbora galera bezala ilusita egon delako.

Egia esan, XVIII. Mende arte (Rousseau, Frübel) eta konkretuki, XIX. mende arte, psikologoak, biologoak eta filosofoak gai horretaz interesatu ziren arte, jolasa ez zen seriotan hartu, batez ere irakaskuntzaren ikuspuntutik. XX. mendean, jolasa hasi zen gogorki ikertzen, idazten eta ikasten, modu sakon batez, pedagogiatik eta psikologiatik batez ere, eta beranduago gorputz heziketatik. Gaur egun, inork ez du kultur honen atalak duen indarra arlo guztietan colocan jarri, nahiz eta batzutan ez-jakinduriak edota batzuen pentsamendu murriztuak kontrakoak izan.

Denon ezaguna da, jolasak umeengan duen eragina, jolasaren bidez motrizitateari ekiten baitiote. Horrela, helduen munduan ere sartzen dira fisikoki zein psikosozialki.

Adin bakoitzean jolasaren ezaugarriak eta helburuak desberdinak dira, interesak eta motibazioak ere desberdinak direlako. Ez da ahaztu behar, alde batean, humeen jolasetan mugimendua inportanteena del aeta, bestean, helduen jlasak sedentarioagoak direla, baina era berean, pertsonaren oreka eta besteekiko harremanak errazteko biderik onenetariko bat da.