miércoles, 7 de enero de 2009

Jolasaren sailkapena

Jolas motoreak:

- Mota horretako zenbait adibide: harrapaketan, zapien bila, hari moztailea…
- Mugimendu almena hobetzea dute helburu
- Ekintza nagusia korrika egitea da, nahiz eta martxa edo beste desplazamendu motaren bat ere egiten den.
- Jolas mota honen barruan sar daitezke lasterketa jolasak, jazarpen jolasak, jauzien jolasak, erreakziozko abiaduraren jolasak…
- Oso dinamikoak dira eta intentsitate maila erdi-goikoak.

martes, 6 de enero de 2009

Gizartearen eremu-gaitasunak

Harreman-funtzioak: batez ere taldekako jolasek sortzen dituzten egoerek arauak, talde estrategiak eta gizartean edo taldean jarduteko bideak ipintzea eskatzen dute.

Ondorioa:

Funtzio guzti hauek direla eta, esan dezakegu jolasa eta humearen irakaskuntza eta garapena elkarrekin doazela. Horrexegatik, ekintza ludikoa atsedenaldi eta aisialdietarako izateaz gain, ikasteko baliabide legez erabiltzen da, gizakion garapen orokorrerako oinarrizko elementua da eta. Ondorioz, jolasaren espazio guztiak handitu eta errespetatu behar dira.